Angiozarko eskolan jangela eta zaintza zerbitzuak inauguratuko dituzte

Maider Arregi 2006ko azaroaren 24a

Azaroaren 25ean, zapatuan, aurkeztuko dituzte jangela eta zaintza zerbitzuak. Ekitaldia 12:00etan izango da Angiozarko eskolan.

Angiozarko eskolako ikasleen gurasoak lan eta lan ibili dira abuztuan eta irailean. Lan horren emaitzak erakutsi nahi dituzte zapatuko inaugurazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak