'Gehixago eta hobeto' programa abian da

Maider Arregi 2006ko aza. 21a, 11:39
Bergarako Euskara Zerbitzuak zazpigarren urtez jarri du abian Gehixago eta hobeto programa. Eskoletako umeengan Bergarako euskararen erabilera egokia bultzatzea du helburu programak. Umeekin lan egiteaz gain, gurasoentzat ikastaroak ere antolatzen dituzte.

Herriko ikastetxeek, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Jardunek bultzatutako ekimena da Gehixago eta hobeto programa. 1999an jarri zen abian lehen aldiz. Helburua, herriko umeen artean, Bergarako euskararen erabilera zuzena zabaltzea izan da urte hauetan. Baita egiten diren hainbat akats zuzentzea ere. Horretarako, material didaktiko ugari landu dituzte; azkenaldian AEK-ren ardurapean egindako materialaz.

Gurasoendako materiala

Umeendako materialaz gain, guraosei ere laburpentxo txiki bat bidali izan zaie etxera. Goienkarian agertzen den APATXI gehigarriarekin ere 3 bidulduma egin dituzte jada.

Baina laburpen eta bilduma hauetaz gain, azken urteotan bertako euskara lantzeko ikastaroak ere antolatu ditu Bergarako Udal Euskaltegiak. Ez da euskara ikasteko ikastaroa, baizik eta jada euskaldunak direnei, Bergarako euskara ondo erabiltzen irakasteko ikastaroa baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak