'Zeelanda Berria' ikus-entzunezkoa eskainiko dute

Maider Arregi 2006ko aza. 22a, 10:00

Azaroaren 23an, ostegunean, izango da ikusgai kultura etxean. Errealizazio eta zuzendari lanetan Jose Ramon Agirre aritu da. Iraupena: 40 minutu. Hizkuntza: euskara eta gaztelania.

Zeelanda Berria herrialde luze, mehe eta menditsua da. Itsaso Bareak inguratzen du eta bi uharte handik, Iparraldekoak eta Hegoaldekoak eta beste hainbat uharte txikik osatzen dute. Iparraldeko uhartean bizi da jende gehien eta merkataritza eta negozio jardueren nukleoa da. Hegoaldeko uhartea, aldiz, aberatsago da paisaia eder eta Parke Naturaletan. Ikus-entzunezko honek herrialde honen eta bere jende eta kontrasteen funtsa jaso nahi du, lan honekin gozatzeko aukera emanaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak