1. 2006ko abenduaren 12tik 2007ko urtarrilaren 2ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
2. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoen kalitatearekin batera.
3. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
4. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.
5. Epaimahaia Jarduera, Kultur Talde, Gazteria eta Jaiak Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako margo elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.
6. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 euro eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak.
7. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2006ko abenduaren 20an emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den prentsaurrekoan.
8. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.
9. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.
Informazio gehiago:
- Kultura Etxea. Telf.: 943 77 91 59
- Bedelkar: Tel.: 943 760 468