38 etxe egingo dira San Antonio kalean

Maider Arregi 2006ko aza. 16a, 10:30
Etorlur Gipuzkoa Lurra SA foru sozietate publikoak egingo ditu, halaxe onartu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak. 38 etxebizitzak San Antonio kaleko 7. zenbakian egingo dira garai bateko Kaminero etxean.

Lanak azaroaren bukaera aldera dira esleitzekoak. 2008ko ekainerako bukatu eta entregatuta egotea aurreikusi da.

Eraikinak izango ditu: sotoa, beheko solairua, lau solairu eta teilatu azpikoa. Sotoan 25 garaje plaza egingo dira, beheko solairuan eta goikoetan hainbat itxura eta azalerako etxebizitzak, eta teilatupeko solairuan, 38 trasteleku. Horrez gain, beheko solairuan lokal bat egokituko da ondoren Udalari uzteko.

Etxeen ezaugarriak

Proiektuaren arabera, gela bateko 8 etxe, ezinduentzako bat, bi gelako 21 etxe eta hiru gelako 8 etxe egingo dira, azken horiek duplexak.

Etxebizitzen salmenta prezioa 1.900 eurokoa izango da m2 erabilgarriko. Alokatuko direnak, berriz, salmenta prezioaren %5aren adinako errenta izango dute. Etxe horiek aurrerago esleituko dira.

Eskaera

2007ko urtarrilean irekiko da eskaerak aurkeztu eta etxebizitzak esleitzeko prozesua. Kupo bat ezarriko da Bergaran bizi diren pertsonentzako eta beste bat Lurraldearen gainerako zatian bizi direnentzako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 38 etxebizitzak eskuratzeko lehentasunezko eskubidea izango du, jarduera espekulatiborik egin ez dadin etxebizitzen azaleraren jabetza beste batzuei eskualdatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak