Autodeterminazioari bultzada emateko ekitaldiak antolatu ditu ezker abertzaleak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko azaroaren 16a

Hitzaldia udaletxean, afaria Artatsen, zine emanaldia gaztetxean eta ekitaldia Muniben dira antolatu dituzten ekitaldi batzuk.

Bergarako ezker abertzaleko hainbat lagunek autodeterminazioari bultzada eman nahi diote, "zabaldutako aukera historikoari indartsu heltzeko, irtenbide faltsuei aurre egiteko eta herri borondateari bidea zabaltzeko". Horretarako, ekitaldiak antolatu dituzte. Hilaren 24an, Hector Soto Venezuelako gobernuko kultur ministerioko kabinete zuzendariak eta Iroel Sanchez Kubako liburuaren institututko presidenteak hitzaldia emango dute udaletxean 20:00etan. Ondoren Artatsen egingo dute afaria; txartelak salgai daude dagoeneko. 26an, ekitaldia egingo dute Muniben 13:00etan eta 18:30ean zine emanaldia egongo da gaztetxean.

Bide batez, PSOE, EAJ eta Parisgo gobernua kritikatu zituzten "egungo blokeo egoeraren arduradun" direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak