Hizkuntza eskubideen aldeko kanpaina abiaraziko du EHEk

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 14a, 16:31
Herriko eragileei atxekimendua eskatuko die EHEk datozen hilabetetan epaituei babesa emateko eta urraketak salatzeko. Abenduaren 2an, aldarrikapen-kalejira egingo dute.

Bergarako EHEk balorazioa egin du aurreko astean hiru gaztek izandako epaiketaz. EHEren ustez, "argi ikusi dugu euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuak izan direla eta sistematikoki izaten direla administrazio publikoan eta zehazki justizia administrazioan. Ez bakarrik hizkuntza eskubideak urratzen direlarik, baita defentsa eskubideak ere". Horrekin batera, epaiketa orduan epaitegi barruan eta kanpoan bildu ziren guztiei eta babesa eskaini dutenei eskerrak eman die eta ofizialtasuna eskatu du EHEk.

Hemendik aurrerako ekitaldiak

Hizkuntza eskubideen aldeko kanpaina hasiko du Begarako EHEk eta hiru ekitaldi hauek, behintzat, antolatu ditu:

  • Aldarrikapen-kalejira. Abenduaren 2an, euskararen egunarekin lotuta eta herri bazkariaren ostean.
  • Atxekimenduak. Herriko eragileekin harremanetan jarriko dira abendutik aurrera eta bi hilabetez inguru epaituen eta hizkuntza eskubideen aldeko atxekimenduak lortzeko, urraketak salatzeko eta babesa emateko.
  • Manifestazioa.: Babesak eta atxekimenduak lortutakoan, manifestazioa egingo dute babes hori kaleratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak