Indarkeria kasuak salatzeko nora jo jakiteko txartelak banatuko dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 9a, 10:08
Arreta telefonoak dituzten 5.000 txartel banatuko dituzte herriko hainbat gunetan, edozein herritarrek salatzeko tratu txarrak.

Emakumearen aurkako indarkeria salatzen laguntzeko ekimena jarri du martxan Ongizate sailak. Horrelako egoera bat salatzeko nora deitu behar duten jakiteko txartelak banatuko dituzte. "Aurten bederatzi kasu ezagutu ditugu guk, baina gehiago egongo ziren, ikerketen arabera kasuen %20a baino ez direlako salatzen. Txartel hauekin gure asmoa da biktimak ez ezik, edozein herritarrek salatzea indarkeria egoera bat", azaldu du Arantzazu Amasorrain Ongizateko zinegotziak.

Txartelak, 5.000

Tratu txarrak salatzeko, udaletxeko, Jaurlaritzako eta Aldundiko arreta telefonoak jasotzen dituzten 5.000 txartel banatuko dituzte egun hauetan herriko hainbat gunetan. Nortasun agiriaren tamainakoak dira txartelak. "Asmoa da herritarrek eskura izatea telefono hauek edozein tratu txar salatzeko. Kultura etxean, igerilekuetan, farmazietan edo anbulatorioan banatuko ditugu, besteak beste eta teknikari bat arduratuko da txartelak falta ahala berriak jartzeaz", zehaztu du Jon Lopez Ongizateko teknikariak. "Helburua da administrazioaren laguntza herritarrei hurbiltzea horrelako egoerak salatzerako orduan. Gero geu arduratuko gara salaketak jarraitu behar duen protokoloaz", jarraitu du Lopezek.

Hilaren 25a da emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko nazioarteko eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak