Euren presentziarik gabe epaitu dituzte hiru gazte, gazteleraz egiteari uko egin diotelako

Goiena 2006ko aza. 8a, 09:46
Atzo, martitzena, izan zen epaiketa Bergarako epaitegian. Bergarako hiru gazteek epaiketa euskaraz eskatzen zuten. Bik saioa hasterako utzi zuten auzi-gela, egiten dabiltzan hori euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzea zela eta ez zutela horretan parte hartu gura argudiatuz.

Unai Iturriotz abokatuak hitz egin zuen segidan, gazteek falta egin zutenetik bi urte pasa zirela kontuan izanik, gertakari horiek preskribituta egon beharko liratekeela esateko. Erabaki horren berri epaiarekin batera emango zuela erantzun zion epaileak eta, hala, hirugarren gaztea ere kanpora atera zen, bere bi lagunek emandako arrazoi beragatik.

Hirurak kanpoan zirela, euren presentziarik gabe, egin zen azkenean epaiketa, gaztelera hutsean.

Elkartasuna adierazten zenbait jende

Bien bitartean, jende taldea bildu zen epaitegi atarian, hizkuntza eskubideak errespetatu eta epaitegiak euskaldundu daitezela eskatzeko. Tartean ziren, besteak beste, Bergara Aurrerako Mila Elortza, Aralarreko Iñigo Iñurrategi, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria Paul Bilbao eta Euskal Herrian Euskarazeko eta Jarduneko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak