EHNA erabiltzeko komertzio gida osatu dute Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko aza. 6a, 09:36

Bai Euskal Herriari taldeak jakitera eman duenez, azaroaren 18an aurkeztuko dute herritarren aurrean EHNAren erabilpenerako komertzio gida. Bergarako 80 bat komertzioren onespena jaso dute; hala, komertzioon zerrenda jasoko du gidak. Modu horretan, EHNA egin duten 1.000 bat bergararrek non erabil dezaketen jakin ahal izango dute.

Horrekin batera, EHNAri atxikimendua adierazi dioten eragileen zerrenda ere jasoko du.

Azaroaren 18ko aurkezpen ekitaldia kultura etxean izango da, 11:30ean eta bergarar guztiei luzatu die gonbita Bai Euskal Herriari taldeak. Han bertan gida banatuko dutela azaldu dute, baina horrekin batera, etxez etxe banatuko dutela ere aurreratu dute, eta baita herriko gune jakin batzuetan lagako dutela ere.

2001eko martxoan abiarazi zuen Udalbiltzak Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) eta Bai Euskal Herriari taldeko kideek azaldu dutenez "tresna garrantzitsua da herritarrontzat, baina batik bat Euskal herriarentzat, EHNAren txapelpean gordetzen direlako arloz arlo, Euskal Herriaren eraikuntza helburu duten dinamikak –euskararen ofizialtasuna, lurraldetasuna...–, eta, nola ez, Euskal Herriaren aitortza nazio gisa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak