Bolu eta Zabalotegiko auzotarrek herriko alderdi politikoak gonbidatu dituzte arau subsidiarioei buruz hitz egiteko. Auzotarrek gonbidatu dituzte politikariak arau subsidiarioei buruz hartu duten erabakiari buruz hitz egiteko eta euren iritzia azaltzeko. Bide batez, herritarrek aukera ere izango dute politikoei galderak egiteko gai horren inguruan dituzten dudak argitzeko.
Informazio hitzaldi hori azaroaren 23an izango da Uned ikastetxeko areto nagusian, iluntzean.