Miguel Altuna Institutuko bi ikasle lehiatuko dira datorren astean BECn, azaroaren 7tik 11ra, egiten ari diren EAEko Euskal Abialdia izeneko erakustaldian. EAEko Lanbide Heziketako zentruek euren irakasgaiak erakutsiko dituzte BECen eta ikasleek aukera izango dute materia ezberdinetan lehiatzeko. Sergio Outeriño eta Asier Gorriñok mekatronika izeneko arloan lehiatuko dira. Irabaziz gero, Japonera joango dira hango lehiaketa ikustera, gonbidatu moduan.