Gizarte Ongizateko sailak zahartzaroari eta bakardadeari buruzko azterketa bat egingo du. 70 urte baino gehiago dituzten herritarrak eta gainera bakarrik bizi direnak hartuko ditu aintzat azterketa hori egiteko. Horretarako, Agurne Juldain teknikaria herritar horien etxeetara joango da eurekin hitz egitera eta euren errealitatea ezagutzera.
Erroldaren arabera, Bergaran 455 lagun bizi dira, bakarrik, 70 urte baino gehiago dituztenak. "Udal zerbitzuak ezagutzen eta erabiltzen dituzten galdetuko diet besteak beste, bizi diren ingurua bakarrik egoteko egokituta dagoen ikusiko dut eta zer moduz bizi diren galdetuko diet", dio Agurnek. Otsailerako jakingo dituzte emaitzak. Edozertarako, Agurneren telefonoa da: 943 77 91 35.