Udala hasi da datorren urteko egutegia prestatzen eta bertan iragarkia jarri nahi duen herriko enpresa, ikastetxe, talde, denda edo bestelakoak garaiz dabiltza iragarkia jartzeko. Interesa duenak udaletxeko Euskara Zerbitzura joan edo telefono zenbaki honetara deitu behar du azaroaren 10a baino lehen: 943 77 91 71.
Egutegia koloretan izango da eta 6.500 ale banatuko ditu udalak etxez etxe. Ale batzuk udaletxean utziko dituzte nahi duenak hartzeko. Egutegiko argazkiak eskatuta dituzte dagoeneko.