Herritarren parte-hartzearekin antolatu nahi du Aranzadi Ikastolak Kilometroak 2007

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urr. 27a, 12:07
Abenduaren 1ean Kilometroak 07 jaiaren irudia aurkeztuko dute udazken neguko arroparen moda desfilearekin, Jamen.

Datorren urteko Kilometroak festa herritarrek antolatutako festa izatea nahi du Aranzadi Ikastolak. Horregatik, herritar guztiei egun nahi die dei antolaketa lanetan parte hartzeko.

Lantaldeak badabiltza

Lau lantalde nagusi eratu dituzte eta antolatzen lagundu gura duenak berak aukeratu dezake zein lantaldetan jardun nahi duen. Hauexek dira lantaldeak: ekonomia arloa, hemen sartzen dira: arropa salmenta, autoaren zozketa, tonbola eta otarrak; ikuskizun arloa: urteko ekitaldiak antolatzeko eta egunean bertan egingo dituztenaz arduratzeko; komunikazio arloa: giza antolaketa eta protokoloa; eguna bera antolatzeko taldea: zirkuitua, aparkalekuak, muntaketa, txosnak, osasuna eta segurtasuna eta ingurugiroa eta garbitasuna.

Lantaldeak lanean dabiltza dagoeneko eta horietako baten sartu nahi duenak, Aranzadiko haurren hezkuntzako solairura joan edo Unai Azkarate koordinatzaieari deitu baino ez du egin behar: 695 78 93 77.

Sarea eraikitzeko kanpaina

Datorren urtean Bergaran egingo duten Kilometroak festak ez ditu bakarrik urteroko helburuak lortu nahi. "Ikastolaren alde dirua batu nahi dugu, baina gure asmoa da ikastolaren filosofia, elkarlana herrian aplikatzea eta sare handi bat osatzea herritarrekin, guztiek elkarrekin antolatzea Kilometroak 2007", azpimarratu nahi izan du Unai Azkarate koordinatzaileak.

Desfilea eta kontzertuak

Herritarrak eta Aranzadi Ikastolako irakasle eta gurasoak hasi dira dagoneko lanean eta ekitaldi batzuk lotuta ere badituzte. Datorren abenduaren 1ean, adibidez, Kilometroak 07 festako mezua, Argi daukagu, eta irudia erakutsiko diote Euskal Herri osoari. Udazken eta neguko arropa erakutsiaz antolatu duten moda desfilean egingo duten hori, Jamen. Gainerakoan: zirkuitua antolatzeko lantaldea ere hasi da lanean; arropak saltzen jarriko duten erdiguneko lokal aproposaren bila ere hasi dira; Kilometroen aldeko Danbaka bira ere egin nahi dute; abestia oraindik egiteke dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak