Udal Musika Bandaren historia, liburu baten

EduMendibil 2006ko urr. 26a, 20:45
Udal Musika Banda sortu zenetik 175 urte beteko dira 2007an eta hori ospatzeko Bandaren gaineko liburua argitaratuko du Udalak. Juan Luis Bikuñari adjudikatu diote lana.

Juan Luis Bikuña kazetaria badabil dagoeneko informazioa batzen: "Bandari buruzko lehen agiri ofiziala 1832koa da, baina baliteke urte batzuk lehenago sortu izana, 1.500 errealetako dirulaguntza eskatzerako orduan Como en años anteriores... espresioa azaltzen delako. Dena dela, hortik abiatuko naiz historia batzeko: udal artxibora eta ahozko iturrietara joko dut datuak jasotzeko", adierazi digu Bikuñak.

Erretratu zaharren bila

Liburua 2007ko irailean argitaratuko du Udalak, euskaraz eta gazteleraz. Bandaren historiarekin batera, argazkiak eta hainbat elkarrizketa izango ditu, tartean Carmen eta Miguel Gonzalez Bastida anai-arrebei eginikoak.

Argazki zaharrak dituztenek Bandak Musika Eskolan duen egoitzara edo Bidekurutzetako Gracian dendara jo dezakete.

Udal Musika Banda 72 lagunek osatzen dute gaur. Alfredo Gonzalez Chirlaque dugu taldeko zuzendaria 1987tik, Miguel bere aitaren lekukoa jaso zuenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak