Gaur zabalduko dute haurreskola publikoa Martinez de Iralan

A.G. 2006ko urriaren 23a

Guztira, zero eta bi urte bitarteko 55 ume hartuko ditu haurreskolak. Hiru irakasle izango dituzte: Elena Guijarro arrasatearra, Sonia Laskurain soraluzearra eta Eneritz Dorronsoro zumaiarra.

Haurreskola, 07:30etik 18:30era egongo da zabalik eta zortzi orduz gehienez egon ahal izango da ume bakoitza han. Egokitzapena ere eskaintzen du eta edozein guraso joan daiteke egoitza ikustera. Dena delakoa egiteko, hala ere, sarrera eta irteera orduak errespetatu beharko dituzte. Matrikulazio epea zabalik dago oraindik eta izena eman edo informazioa eskatu gura duenak, hona dei dezake: 943 77 91 60.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak