"Gurago dut Berasaluzek sakea nola egiten duen ez ikusi, badaezpada ere"

Xabier Urtzelai 2006ko urr. 19a, 18:24
Gaur goizean egin dute Juan Martinez de Irujok eta Asier Berasaluzek domekako partidurako material aukeraketa (17:00, Bergaran). Aukeratutako lau pilotak nahiko parekoak izan dira. Berasaluzek 103,9 eta 104,5 gramotakoak aukeratu ditu; Irujok, berriz, 104,5 eta 104,6 gramotakoak. Aukeraketa eta gero, Irujo Lasarekin geratu da entrenamendu saioa egiten eta beteranoak ondo estutu du Iberokoa.

Oraindik ez dago ehuneko ehunean, hori da Juan Martinez de Irujok kazetarion aurrean onartu duena. Astebete pilota ukitu barik egon eta gero, gaur egin du entrenamendu saioa, Lasaren kontra lehenengo koadroetan lehiatuta. Hala, domekan hesgailuekin jokatuko duela dio, badaezpada ere, baina konfiantza handiagoarekin dabil.

Horrekin batera, domekan aurrean izango duen Asier Berasaluzeren gainean ere berba egin du: "Egia esateko, gurago dut Berasaluzek zelan ateratzen duen ez ikustea, badaezpada ere. Dena dela, nik 22 tanto egiten baditut, ez dit axola sakez 16 tanto egiten badizkit".

Saria

Horrela laburtu du Asier Berasaluzen domekako partidua: "Orain dela bi urte eta erdi egin nuen profesionaletan debuta, eta domekan Irujoren kontra lehiatzea saria da niretako. Sakea? Egia esan, askotan pilotari zelan ematen diodan ere ez dut jakiten, baina egia esan, nahiko ondo ateratzen dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak