"Bideak" ikuskizuna ostiralean

Maider Arregi 2006ko urr. 18a, 20:13
Aukeran dantza taldearen "Bideak" ikuskizuna izango da ikusgai urriaren 20an, ostiralean. 22:30ean izango da Udal pilotalekuan. Sarrera 10 euro.

Aukeran dantza taldeak erritmo, melodia eta folklore tradizionaleko elementuak dantza garaikidearekin bateratzen ditu. Erritmo eta urrutiko musika-erritmo ezagunak nahastuz estilo propioa bilatu dute.

"Bideak" ikuskizuna

Ikuskizun honek bideen eta bide gurutzeen inguruko hausnarketa egiten du. Baita belaunaldiz belaunaldi egindako ibilbidean gertatutako trukeaz ere. Iparra, hegoa, ekia, mendebala: bizitza eta heriotza, sorrera eta suntsipena, amodioa eta guda bide gurutze batean.

Sarrerak

Sarrerak aldez aurretik salgai daude kultura etxean. Sarrera guztiak aldez aurretik salduz gero, emanaldiaren egunean leihatilan ez da sarrerarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak