Aurrerakoan iragarri genizuen Finlandiako Lordi taldeak urriaren 20an Bergarako Jamen egin beharreko kontzertua kolokan zegoela. Azkenean, bertan behera utzi dute egubakoitzeko emanaldia, eta 2007ko martxoaren 2an izango dira Bergarako aretoan.
Lordi taldeak Eurovision lehiaketa irabazi zuen, eta Europan zehar egin beharreko hainbat emanaldi bertan behera utzi dituzte taldekideetakoren bat gaixorik dagoelako.