Euskal dantzak suspertzeko asmoz, ikastaroak antolatu dituzte

Usoa Agirre 2006ko urr. 18a, 10:37

Jardun euskara elkartea eta Moises Azpiazu, Abarka eta Xamatz dantza taldeak euskal dantzari bultzada emateko elkarlanean ari dira. Ikasturte honetarako zenbait ikastaro antolatu dituzte euskal dantza suspertzeko helburuarekin.

  • Ikasturte osoan zehar dantza sueltoko ikastaroa (fandangoa eta arin-arina): azaroan hasi eta otsailera arte. Astelehenetan 19:00etatik 20:00etara.
  • Martxoa eta apirilean zehar dantza sueltoko ikastaro trinkoa: ostegunetan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
  • Martxoa eta apirilean taldekako euskal dantzen ikastaroa: ostegunetan 20:00etatik 21:00etara.

Izenematea

Ikastaro guztien matrikula: 12 euro hilean

Izenematea Jardunen bulegoan edo 943 76 36 61 telefono zenbakian egin daiteke.

Ikastaro hauetaz gain erromeriak eta Debagoieneko trikitixa eguna ere ospatuko dira ikasturte honetan Bergaran. Aukera ezin hobeak ikastaroetan ikasitakoa praktikan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak