Erretiratuen kultur hamabostaldia

EduMendibil 2006ko urr. 16a, 20:36
Alkarri laguntzen lelopean, erretiratuen kultur hamabostaldia hasiko da bihar, martitzena. Dagoeneko hamargarren ekitaldia da aurtengoa, eta urriaren 28ra bitartean hainbat ekitaldi iragarri dituzte San Joxepe elkartekoek.

Martitzenean, Jose Agustin Larrañagak Harreman pertsonalak izenburuko hitzaldia egingo du. Hasiera ekitaldia Miguel Altunako aretoan egingo dute, 20:00etan. Gizartekintzako eta Bergarako Udaleko ordezkariak egongo dira bertan, Victoriano Gallastegi alkatea tartean.

Eguaztenean, hilaren 18an, jaildia izango da erretiratuen egoitzan, 17:30ean, berstolarien eta dantzarien partaidetzarekin. Eguenean jubilatuek egindako eskulanekin, margoekin eta abarrekin erakusketa zabalduko dute.

Antzerkia eta musika

Hurrengo astelehenean, urriaren 23an, hainbat txapelketa jokatuko dira erretiratuen egoitzan, 17:00etan hasita, eta martitzenean, ONCEko antzerki taldearen emanaldia izango da bertan: Terapia de grupo antzezlana eskainiko dute, 17:00etan. Eguenean, Felix Garitano apaiz bergararrak hitzaldia egingo du Miguel Altunako aretoan, 20:00etan. Urriaren 26rako Gasteizera irteera iragarrita dago eta urriaren 27an Aloña abesbatzak eta San Joxepe abesbatzak emanaldia egingo dute Santa Marinako parrokian, 20:00etan. Hamabostaldiari amaiera emateko herri bazkaria izango da urriaren 28an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak