Euria ez zen eragozpen izan eta milaka lagun hurbildu zen Elosura

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko urr. 16a, 10:49
Euria bota zuen zapatuan, goizeko lehenengo orduan, batik bat, eta feriaren antolatzaileek –Elur txiki elkarteak Bergarako eta Azkoitiko Udalen laguntzarekin– behin baino gehiagotan zuzendu zuten begirada gorantz. Goizak aurrera egin ahal, baina, eguraldiak hobera egin zuen, aterrune zabalak izan ziren eta 11:00etarako, jende ugari batu zen Elosun, 28. ganadu ferian.

Hori horrela, pozik azaldu ziren Elur Txiki elkartekoak: "Goizeko lehen orduetan euria egin arren, bost bat mila pertsona etorri dira", esan zuten.

Kalitate oneko ganadua

Askotariko ganadua eta ugari eroan zuten inguruetako baserritarrek feriara. 150 bat buru ikusteko aukera egon zen, eta kalitate onekoak, gainera. Euretako batek aitortu zuenez, ez zuten gehiegi saldu: "Ferian lehenengo kontaktua egiten da. Negozioa gero dator, etxean", azaldu zuen abeltzainak.

Horrez guztiaz gainera, baserriko makinaria handia eta askotariko salmenta postuak ere egon ziren beheko zelaian eta euritako saltzaileak ere ez ziren falta izan.

Hori guztia borobiltzeko, Elur Txikikoek mokadutxoa hartzeko txozna jarri zuten frontoian eta Epelde eta Lutxurdio tikitilarien doinuek dantzan jarri zuten bat baino gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak