Bi bergarar Angliruko igoeran

Usoa Agirre 2006ko urriaren 11

Joan den igandean, urriak 8, Agustin Heis eta Eñaut Uriarte bergararrek hartu zuten parte Angliruko (Asturias) igoeran. 13 km egin zituzten mendian korrika.

Agustin Heis 73. postuan sailkatu zen 1:23:02ko denborarekin. Eñaut Uriartek, berriz, 245. postuan amaitu zuen lasterketa, 1:45:12ko denbora eginez.

Bi bergararrekin batera joan zen Carlos de Cos soraluzetarra ere. 102. postua egin zuen, 1:25:54ko denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak