Soraluzetik Bergararako krossaren bigarren edizioa igandean

Maider Arregi 2006ko urr. 4a, 17:25
Atzo, urriak 3, egin zuen Debagoienako Atxintxika Triatloi Taldeak Soraluze eta Bergara arteko krossaren aurkezpena. 10 kilometro izango ditu ibilbideak aurten, eta 200 partaide biltzea espero dute.

Goizeko 11:00etan izango da irteera Soraluzen, eta Bergaran helmugaratu bitartean 10 kilometro korritu beharko dituzte partehartzaileek. Bigarren edizio honetan, ibilbidea zertxobait laburtu behar izan dute antolatzaileek, 10 kilometro borobil egin ahal izateko.

Iaz ez zuten 200 korrikalari biltzea lortu, baina aurten zifra hori gainditzea dute helburua. Gainera, probintzia osotik jaso dituzte jada parte hartzeko eskariak.

Aurten ekainean hil zen Jose Luis fernandez kirolari bergarrarei omenaldia egin nahi diote Antxintxikakoek.

Helmugara heltzen diren lehen hirurek diru saria eta opariak jasoko dituzte, eta parte hartzaile gutzien artean lasterketaren babesleek emandako sariak zozketatuko dira.

Izena emateko

Izena eman nahi duenak, 5 lekutan egin dezake: Arrasaten polikiroldegian eta Bergaran Agorrosinen, Mepfre eta Goiena aseguru etxeetan eta Lazkano oinetako dendan. Lasterketa egunean ere posible izango da, bai irteera eta baita helmuga puntuan ere.

Gaztetxoentzako lasterketa

Nagusiendako krossaz gain, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat beste lasterketa bat antolatu dute Bergaran, 09:45ean abiatuko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak