Gorka Martinezek irabazi du 'Gomendatzen dizut' saria

Maider Arregi 2006ko urriaren 2a

Figueira de Foz, Portugal, ezagutzera joatea gomendatu du Gorka Martinez bergararrak. Horretarako eman dituen arrazoiak dira, besteak beste, "hiri oso turistikoa da, baina bertako hondartzak eta kalak batez ere ikaragarriak dira, 10 metroko luzeera daukaten kala txikiak bisitatu daitezke."

Bergarako bulegoan 24 gomendio jaso dute guztira. Inoiz baino gehiago. Horietatik 13 gizonezkoek bidalitakoak. Parte-hartzaileen adin tarteari dagokionez, 17 eta 38 urte bitarteko gazte-helduak izan dira. Gomendioak, berriz, hiriburu zein herrialdeen gainekoak, alojamenduenak eta museoenak, besteak beste.

Ikusi aurkeztu diren gomendioak www.aizue.com helbidean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak