Kamioi batek eta Fiat Punto autoak aurrez aurre elkarren aurka jo dutenean gertatu da istripua Angiozarrerako bidegurutzearen inguruan.
Ondorioz, errepidearen zati bat moztuta egon da eta auto ilarak sortu dira. Ertzaintzatik jakinarazi digutenez, garabia bertan da eta aurki kenduko dituzte ibilgailuak eta trafikoa egoera normalera bueltatuko da.
Istripuan lagun batek zauri arinak izan ditu.