Berriketan egitasmoa martxan da berriro

Usoa Agirre 2006ko ira. 27a, 10:25
Ikasturte honetan ere Jardun euskara elkarteak, Udal euskaltegiak, Akulu AEK euskaltegiak eta Udaleko euskara zerbitzuak euskararentzako eta euskara ikasten dabiltzanentzako habitat egokiak sortu nahian, Berriketan egitasmoa martxan jarriko dute.

Pasa den ikasturteko emaitza onak ikusita, aurten ere bi lan ildo jorratuko dituzte.

Berba-lagunak: Astean behin elkartzen dira, beraiei komeni zaien ordu eta lekutan. Euskaldun zahar eta berrien arteko tertulia da helburua, azken hauek euskaraz lasai hitz egiteko aukera izatea. Ez da ikasle edo irakasle rolik egongo, bi, hiru, edo lau lagun elkartu eta euskaraz berba egitea nahikoa da.

Aste bukaerak: Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatuko dira: afariak, mendi irteerak, irteera kulturalak... Hauetara euskaldun zaharrak eta berriak joango dira, giro euskaldun batean ondo pasatzeko helburuarekin.

Euskaldun berri eta zaharren artean gauzatzen den egitasmoa dela Berriketan. Egitasmoan parte hartu nahi edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu 943 76 08 19 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak