Bergarako film laburren lehiaketako sariak banatu aurretik, hainbat emanaldi

Leire Kortabarria 2006ko ira. 26a, 13:13
Euskal film laburren emanaldi sorta antolatu du Bergarako Udalak gaur, martitzena, hasi eta hilaren 28ra arte, eguena. Izan ere, Udalak antolatutako I. film labur lehiaketako sari banaketa ekitaldia datorren egubakoitzean, hilaren 29an, egingo dute, eta aste osoan horretarako giroa sortuko dute emanaldiok.

Egubakoitzean bertan, Bergarako gazteen film laburrak emango dituzte; kontuan hartu behar da lehiaketan Bergarako film labur onenari dagokion saria ere banatuko dutela. Emanaldi guztiak Agorrosinen izango dira, 19:00etan.

Hamazazpi labur

Martitzena, hilak 26:

  • Hauspo soinua (Inaz Fernandez)
  • Kaiolaren arima (Jon Garaño)
  • Usoa (Maria Zamakola)
  • Ecosistema (Tinieblas Gonzalez)
  • Lepokoa (Safy Nebbou)

Eguaztena, hilak 27:

  • Basurdea (Ane Muñoz)
  • Belarra (Koldo Almandoz)
  • Dortoka uhartea (Maru Solores)
  • Terminal (Aitzol Aramaio)
  • Topeka (Asier Altuna)
  • Ilbera (Santi Urrutia)

Eguenean, hilak 28

  • Amnesiak (Angel B. Aldarondo)
  • Amuak (Koldo Almandoz)
  • El salto de Beamon (Ane Muñoz)
  • Hara! (Emilio de la Rosa)
  • Ostertz (Iñigo Kintana eta Iñaki Bergaretxe)
  • Ze krixto! (Iñigo Kintana)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak