Quads pistak eta umeendako puzgarriak jarriko ditu zapatuan Bedelkarrek herriko plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 22a

Udan 200 euroko bost sari zozketatu zituen Bedelkarrek eta sari bat emateke dute oraindik; zenbaki saritu hori da: 64.225

Bedelkar dendari eta ostalarien elkarteak, quads pistak eta umeendako puzgarriak jarriko ditu bihar, zapatua, herriko plazan. Hauxe da jolas horien ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eguerditan eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldetan.

Bestalde, Bedelkarrek zozketa egin zuen udan bezeroen artean eta oraindik ez dituzte sari guztiak banatu. 200 euroko bost sari zozketatu zituen erosketak Bedelkarreko dendetan egin zutenen artean eta oraindik sari bat falta da jasotzeko. Lazkano Oinetakoak dendan eman zuten agertzeko falta den zenbaki saritua: 64.225. Beste lau sarituak dira: Milagros Gonzalez, Felisa Elkoro. Maria Cruz Alberdi eta Lexeia Larrañaga. Zenbaki hori duenak 200 euro ditu zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak