Xipizaro ludoteka berriak 40 umerendako lekua izango du

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ira. 25a, 16:35

Datorren astean eman behar da izena. Plazak zozketatu egingo dituzte. Urriaren 9an zabalduko dute Xipizaro ludoteka berria.

Xipizaro ludotekak Agorrosinen izango du egoitza berria. Plaza mugatuak izango ditu, 40. Bi begirale egongo dira. Plazak zozketatu egingo dituzte umeen artean.Ludoteka berriak umeendako jolasak eta ipuinak izango ditu eta astelehenetik zapatura egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara: astelehen eta eguaztenetan 3tik 7 urte bitarteko umeendako, martitzenetan eta eguenetan 7tik 12ra bitartekoendako eta egubakoitzetan eta zapatuetan 3tik 9ra bitartekoendako.

Urriaren 9an zabalduko dute Xipizaroren egoitza berria.Izena eman behar da hurrengo astean 10:00etatik 12:00etara edo 18:00tik 20:00etara; fitxa bat bete behar dute izena ematen duten umeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak