Txosna Batzordeak prentsa aurrean esan zuen Udalak ez ziola baimenik eman San Martin jaietarako prestatu zituen gauzak egiteko Munibe plazan, tartean txosna jartzeko. Udalak dio, ordea, hori ez dela egia, "Udalak baimena eman baitzuen txosna jartzeko eta hori egiaztatzeko nahikoa da Tokiko Gobernu Batzarrak irailaren 11n egindako bileraren akta irakurtzea, alkateak hurrengo egunean emandako dekretu baten bitartez proposamen guztiak onartu baitzituen".