Moises Azpiazu dantza txapelketa egubakoitzean

EduMendibil 2006ko ira. 21a, 14:42

Moises Azpiazuren oroimenezko dantza txapelketa 22. ekitaldira iritsi da dagoeneko eta bihar, egubakoitza, hamar bikote arituko dira lehian, Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita.

Partaideek fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte, eta lehia ez da makala izango, partaidetza bikaina izango baita. Aurten, Seguran, Dantza Solteko Euskadiko Txapelketa eskuratu duten Azpitarte anai-arrebak izango dira partaideen artean. Hala ere, azkoitiarrek aurkari gogorrak izango dituzte aurrean; bergarar ordezkariei dagokienez, Ibane Baseta-Mikel Igartua (laugarrenak Seguran) eta Izarne Medina-Jon Arrillaga bikoteek hartuko dute parte. Juantxo Urbietaren ikasleek maila bikaina azaldu dute han eta hemen jokatutako txapelketetan. Era berean, Janire Urbietak Xabier Azurmendi zegamarrarekin osatuko du bikotea. Azurmendi eta Urbieta bosgarrenak izan ziren Seguran.

Iaz Maite Lazkano eta Asier Ena bergararrak izan ziren irabazleak. Ea nortzuek hartzen duten haien lekukoa. Maite Aristegi arituko da aurkezle lanetan eta zaleei pilotalekura hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi diete antolatzaileek. Sarrera doan izango da.

Partaideen zerrenda dantzatuko duten ordenean:

Mikel Mugika-Nagore Narbarte ASTEASU

Mikel Igartua - Ibane Baseta

Azpitarte Neba-Arrebak AZKOITIA

Aimar Abad-Izaskun Besada HERNANI-PASAIA

Xabier Etxaniz - Leire Larrañaga AZKOITIA

Joseba Apaolaza - Irati Imaz ARAMA-LAZKAO

Xabier Segura - Lierni Martiarena HERNANI

Aritz Martin - Maialen Olazabal SESTAO-MENDARO

Xabier Azurmendi - Janire Urbieta ZEGAMA-BERGARA

Jon Arrillaga-Izarne Medina BERGARA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak