Jolasleku ibiltaria martxan izango da egubakoitzetik aurrera

Usoa Agirre 2006ko ira. 20a, 14:20
Jardun elkarteak 7. urtez jarraian Jolasleku ibiltaria programa martxan jarri du. Herriko toki jakin batzuetan, bereziki umeak eta guraso edo zaintzaileak biltzen diren tokietan, 6-12 urte bitarteko umeentzat euskal kantu eta jolasen bidez, euskaraz jolas egiteko baliabide egokiak eskaini eta bereziki ahozkotasuna lantzea du helburutzat. Udako etenaldiaren ondoren, egubakoitzean, hilak 22, ekingo diote berriz programari.

Bertan egingo diren jolasak izango dira: soka saltoan, abestiak, zapi jolasak, goman, baloiarekin jolasak...

Datozen egubakoitzetan txoko hauetan egongo dira:

  • Irailaren 22an : Pilotaleku aurrean
  • Irailaren 29an : Espoloian
  • Urriaren 6an : Simon Arrieta plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak