Guraso eskolan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2006ko irailaren 18a

Bergarako Udaleko Gizarte Ongizate Departamenduak, herri eskolekin batera, antolatu ditu ikastaroak. Guraso eskola 2 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzenduta. Irailaren 27a da izena emateko azken eguna.

Gure seme-alaben agresibitatearen zergatia

  • Haurtzaroko agresibitatea
  • Heziketa estiloak

Urriaren 10etik azaroaren 7ra, 15:00etatik 16:30era, asteartero.

Gurasoei ardura gehien sortzen dieten gaiak

  • Beldurrak
  • Istripuak
  • Agresibitatea

Azaroaren 14tik abenduaren 12ra, 15:00etatik 16:30era, asteartero.

Familiako baloreak

  • Baloreak
  • Komunikazioa afektiboa

Urriaren 11tik azaroaren 15era, 15:00etatik 16:30era, asteazkenero.

Izena eman

Ikastaro guztiak Kultur etxean izango dira eta Hazkunde S.L. enpresak eskainiko ditu. Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko bost saio izango ditu eta baten, bitan edota hiruretan parte hartzeko aukera egongo da. Talde mugatuak dira beraz, eman izena lehenbailehen. Izena emateko deitu 943 77 91 26 telefonora. bidali mezu bat mamor@bergara.net helbide elektronikora edota pasa Udaleko Gizarte Ongizateko departamentutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak