UNED-Bergarak matrikulazio epea zabaldu du

Usoa Agirre 2006ko ira. 13a, 10:58
UNED-Bergarak hogeita hamar unibertsitate karreratik gora eta akademia-eskaintza zabala aurkeztu du 2006-2007 kurtsorako. Formazio telematikoa eta presentziala bateratzen dituzte UNED-Bergarako ikasketek. Aurtengo kurtsoko nobedadeak dira Enpresa Zientzietan Diplomatura eta Injinerutza Tekniko Industriala (elektrizitateko espezialitatea).

Datorren astelehenean, irailak 18, aurkeztuko dute akademia-eskaintza Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Interesatu guztiei zuzendutako hitzaldi informatiboa eskainiko da.

Hogeita hamar unibertsitate karrera baino gehiagoz gain, 25 urtetatik gorakoentzat Sarrera Ikastaroa; Uda Ikastaroak; Urrutiko Hizkuntzen Zentroa; Masterrak; Graduondoko Ikastaroak; Praktika Juridiko Ikastaroa; Etxez Etxeko Laguntzaile Diploma; Liburutegi Laguntzaile Eskola; Idazle Eskola; Psikomotrizitate Eskola, hala nola, hezkuntza ireki programako ehun ikastaro eta formazio iraunkorreko eta irakaskuntza eta birziklapen pertsonal eta profesional programa garrantzitsu bat eskaintzen ditu.

Informazioa eta aurrematrikula

Informazio gehiagorako, edota matrikula egin nahi duenak UNED-Bergara Ikastetxe bertara jo dezake (San Martin Agirre Plaza 4, Bergara), 943 769 033 telefonora hots egin edo bere webgunea bisitatu: www.uned.es/ca-bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak