Kalabaza ederra oparitu diote frontoiko tabernako Mariajeri: 13,6 kilo pisatzen ditu. Pisua kalkulatzen ibili dira egunotan tabernako bezeroak baina Tasiok etxetik eraman zuen pisua eta orduan jakin zuten kalabazaren pisu zehatza.
Oso kalabaza zalea dela aitortu du Maria Jesus Vallek eta pintxotan banatu ezin duenez, kalabaza krema egingo ei du, guztiendako.