Alemaniako aldizkari baten agertuko da Aranzadi Ikastola

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 26a

Eskolaratzeari buruzko monografiko bat aterako du Alemaniako aldizkari batek eta hango argazkilaria Aranzadi Ikastolan egon da argazkiak ateratzen.

Alemaniako Stern aldizkariak eskolaratzeari buruzko monografiko bat aterako du datorren urtean eta Bergarako Aranzadi Ikastola aukeratu dute erreportaje horretarako. Munduko 32 herrialde ezberdinetako eskolaratzeak aztertu dituzte eta horien artean daude Bergarako Aranzadi Ikastola eta La Graciosa kanariar uharteko ikastetxe txiki bat, adibidez.

Aldizkariko Matias Costa argazkilaria Aranzadik egon da erreportajerako argazkiak ateratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak