Kilometroak 07ko logotipoa aukeratu ahal izango dute herritarrek

Usoa Agirre 2006ko irailaren 12a

Horretarako hiru proposamen jarri dituzte Aranzadi ikastolan, bakoitza bere lelo eta guzti. Herritarrek, ikastolako sarrerara joan (plazako atetik sartuta), proposamenak ikusi eta botoa emateko aukera izango dute egubakoitza bitartean. Atea irekita egongo da 17:00etatik 19:00etara bitartean. Baina, herritarrez gain, ikastolako kideek eta herriko zenbait artistek ere proposamenen artean bat aukeratu beharko dute.

Hala, logotipoa aukeratzeko botoen %20 herritarren erabakia izango da; beste %20 ikastolako kideena; eta, azkenik, %60a egongo da herriko artisten esku. Manu Muniategiandikoetxea, Luis Laskurain eta Unai Azkarate artistek hartuko dute parte aukeraketan.

AZK Komunikazioak landu ditu Kilometroak 07ko logotiporako hiru proposamenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak