Haur hezkuntza soilik eskainiko dute Angiozarren

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 11

Angiozarko eskolan Haur Hezkuntza soilik eskainiko dute ikasturte berrian. Hezkuntza Sailak erabakita, ikasturte honetan ez dute Lehen Hezkuntza eskainiko, orain arte egin duten bezala.

Zazpi ume gutxiago

Zazpi ume gutxiago

Aurtengo ikasturtean 2 eta 5 urtera bitarteko umeak egongo dira Angiozarko eskolan. "Zazpi ume Bergarara jaitsi dira eta eskolan zortzi gelditu dira guztira", kontatu digu Mila Egurenek, Angiozarko eskolako ume baten amak. Irakaslea, ordea, orain arteko berak izango dira, Anselmo Vega Mito eta Paddy Rekalde.

Ekainean jakin zuten Angiozarren Hezkuntza Sailak aldaketak egin nahi zituela: "Zeraingo eta Aginagako eskoletan ere kendu egin dute lehen hezkuntza. Eskola ez ixteko negoziatzen ibili gara Hezkuntza Sailarekin eta Udalak asko lagundu digu. Eskerrak eman gura nizkieke udal ordezkariei", dio Milak.

Oraindik ez dakite hurrengo ikasturteetan zer eskainiko duten, baina Gipuzkoako Eskola Txikien Federazioarekin batera saiatuko dira eskola zabalik edukitzen.

Jangela eta zaintza

"Izugarrizko garrantzia du eskolak eta etor daitezkeen umeei begira ere, jangela eta zaintza zerbitzua jarriko dugu eskolan urritik aurrera", aurreratu du Mila Egurenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak