'Euskadi rural siglo XXI-ezagutu eta eskertu' erakusketa inauguratu dute

Goiena 2006ko ira. 6a, 18:26
Mikel Arrazolak nekazari, abeltzain edota arrantzaleei ateratako argazkiak bildu dituzte bertan. Gizartea lehen sektorearekin sentsibilizatzea du helburu erakusketak.

2005eko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Mendikoi institutuak Euskadiko baserri eta arrantza kontuei buruzko liburu bat argitaratu zuten. Nekazaritzan, abeltzaintzan edo arrantzan lan egiten duten gizon-emakumeei eta enpresa handi eta txikiei Mikel Arrazolak ateratako argazkiak bildu zituzten argitalpen hartan. Irudi haiekin erakusketa bat prestatzea pentsatu zuten hurrena.

Beste eskualde batzuetatik pasa eta gero, erakusketa Debagoienera iritsi da orain, Bergarako udal pleno aretora, hain juxtu. San Martinetan lehen sektorearekin zerikusia duten hainbat ekitaldi antolatu ohi dituzte herrian, eta erakusketa hau da lehena. Gizartea lehen sektorearekin sentsibilizatzea lortu nahi da.

Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendari Juan Karlos Zuloagaren hitzetan, gure herrian lehen sektorea sektore ekonomiko bat baino zerbait gehiago dela erakutsi nahi dute.

Erakusketa ibiltaria

Erakusketa ibiltaria da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena ibiliko da. Bergaran hilaren 16ra arte egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera seietatik zortzi t’erdietara, eta zapatutan hamabitatik ordu bitara eta bostetatik zazpietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak