Lan-istripua salatzeko bilkura egin dute Arcelorren

Goiena 2006ko irailaren 6a

Bergarako Arcelorren bilkura egin dute pasa den asteko lan-istripua salatzeko. 34 urteko oñatiarra larri zauritu zen istripuan. LAB eta Comisiones Obreras sindikatuetako ordezkariak eta langileak elkartu dira "gure duintasuna eta gure osasuna defenda ditzagun" zihoen pankartaren atzean.

LABeko prebentzio delegatu Patxi Arburuaren hitzetan, beti salatu behar dira halakoak.

Istripua formazio faltaren ondorio izan zela eman du aditzera, eta enpresari egotzi dio horren errua.

Istripua

Asteazkenean gertatu zen istripua: langile batek bi hankak harrapatu zituen operazio txar batean.

Larri eraman zuten erietxera hankaren bat galduko zuenaren beldurrez, baina, badirudi, hanka biekin geratuko dela. Zauritutako langilea oñatiarra da eta 34 urte ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak