Jaietarako bukatu nahi dituzte frontoiko lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 5a

Teilatua berriztu dute, aldagelak bukatzear dituzte eta eserleku berriak jarriko dituzte datozen egunetan.

Datozen San Martin jaietarako bukatu nahi dituzte udal frontoia berriztatzeko lanak. Teilatua konpondu dute dagoeneko, aldageletako berrikuntzak ere bukatzear dituzte eta datozen egunetan eserleku berriak jarriko dituzte; 688 eserleku berri guztira, egurrezkoak eta automatikoki batzen direnak.

Bestalde, Angiozarko frontoiko harmailetan sare bat jarriko dute pilotak kanpora ihes ez egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak