Narbaiza botatzen hasi dira Mekolaldeko industria gune berria eraikitzen hasteko

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ira. 1a, 15:26
Mekolaldetik Murinondorainoko industria gune berria egingo dute. Tornilleria Deba enpresa hara joango da hurrengo urte bukaeran.

Hasi dira Mekolaldeko Narbaiza ehungintzako enpresa zena botatzen industria gune berria egiteko. "Asmoa da hortik Murinondoraino, Lazpiur enpresaraino, industria gune berria egitea, San Juan auzoan dagoen modukoa, eta lanak hasi dituzte dagoeneko", dio Josean Etxeberria hirigintza zinegotziak. Usabiaga enpresako langileak ari dira eraikina eraisten eta bertako teknikari baten esanetan, astebetean botako dute eraikin osoa.

Tornilleria deba

Narbaiza enpresa egon den tokian industria pabiloi bat baino gehiago egingo dituzte. Horietako baten, orain San Lorentzon dagoen Tornilleria Deba enpresa kokatuko da. "Gu izango gara hara joaten lehenak. 8.000 metro koadro inguru izango ditu gure lantegi berriak eta hantxe egongo gara lanean 65 langileok 2007 bukaeran. Hemen baino zutabe eta oztopo gutxiago izango ditugu han", dio Pedro Muñozek, Tornilleria Debako gerenteak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak