Udaltzainek adierazi dutenez, inoiz baino auto gehiago egon dira abuztuan herrian. Gainerakoan, hilabete lasaia izan dela esan dute, gorabehera handirik bariko hilea.
Bestalde, abuztua zuhaitzei adarrak mozteko eta zebra bideak margotzeko aprobetxatu dute. Santa Marinako zubia ere asfaltatu egin dute.