Agorrosinen egongo da irailetik aurrera kirol arreta bulegoa

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko abu. 28a, 13:50
Arreta bulegoko laguntzailea eta atezaina behar dituzte. Bestalde, irailaren 16an eta 17an instalazioetako ateak zabalduko dituzte nahi dituenak ikusi ditzan.

Agorrosingo arreta bulego berrian eman beharko dira ikastaroetarako izenak, adibidez, eta kirol txartela ere hantxe atera beharko dute interesatuek. Hauxe da arreta bulegoaren ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:30era (irailaren 2an eta 9an, 09:00etatik 13:00etara). Ikastaroetan plaza mugatuak daude eta irailaren 14an egingo dute zozketa.

Bulegoko laguntzaile eta atezain lanpostuak

Kiroleko arreta bulego berrirako laguntzailea eta atezaina behar dituzte eta irailaren 4an bukatzen da epea interesa duenak izena emateko. Hemen duzue informazio gehiago.

Bestalde, irailaren 16 eta 17an Agorrosin kirol instalazioak zabalik egongo dira nahi dituenak ikusteko, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera librea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak