Eurovisioneko irabazleak Jamen

Irati Agirreazaldegi 2006ko abuztuaren 24a

Aurten Eurovision jaialdia irabazi duen Lordi taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 20an Bergarako Jam aretoan.

Rock gogorra egiten duen Finlandiako taldeak The arockalypse lan berria aurkezteko bira egingo du. Disko honetako Hard rock hallelujah abestiarekin irabazi zuten, hain zuzen ere, Eurovision jaialdia maiatzean.

Janzkera bitxiek eta gogoraerraza den kantu batek ezagunak egin ditu medioetan batez ere.

Madrilen eta Bartzelonan emango dituzte kontzertuak eta Bergarako Jam aretora urriaren 20an iritsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak