Irailetik aurrera trafiko ordenantza berriak ezarriko dira

Usoa Agirre 2006ko uzt. 26a, 13:37
Duela hilabete batzuk onartu zuten trafikoko ordenantza berria. Horrekin, arau-hauste bakoitzaren larritasuna eta isunaren zenbatekoa zehaztu da. 20, 100 eta 301 euroko isunak jarriko dituzte, larritasunaren arabera. Herritarrek puntuak gal ditzakete isunak trafiko zuzendaritzara bidaliko baitituzte.

Isunak

Isunak

Arau-hauste arinak: 20 euro. Gaizki aparkatzea, pasabidea trabatu gabe.

Arau-hauste larriak: 100 euro. Bigarren ilaran aparkatzea, elbarriendako erreserbatutako lekuan aparkatzea, trafikoa eragoztea, garaje eta ibien aurrean aparkatzea...

Arau-hauste oso larriak: 301 euro. Debekatutako norabidean ibiltzea, alkohol muga gainditzea, ezarritako abiadura baino %50 azkarrago joatea...

Puntuak

2 puntu: kaskorik ez eramateagatik.

4 puntu: pasoa ez emateagatik, stopa gainditzeagatik, semaforoa gorrian pasatzeagatik, poliziari kasurik ez egiteagatik...

6 puntu: debekatutako norabidean ibiltzeagatik.

Garabia

Arau-hauste larriak egiten dituzten ibilgailuak garabiarekin kenduko dituzte eta egin duten arau-hausteari dagokion isuna ordaindu beharko dute. Isunarekin batera 24,30 euroko tarifa bat ordainduko dute eta autoak biltegian egiten duen egun bakoitzeko 6,55 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak