Lanuztea Talleres Anzuolan kaleratzea salatzeko

Irati Agirreazaldegi 2006ko uzt. 21a, 14:52

Talleres Anzuola lantegian kaleratu duten lankideari elkartasuna adierazteko lanuztea egin dute gaur, egubakoitza.

Lankideek enpresaren aurreko aldean egin duten prentsaurrekoan esan dutenez, langile bat kaleratu duen azkenetariko enpresa izan da Talleres Anzuola.

Antzinatasuna 37 urtekoa duen 52 urteko lankidea da kaleratutakoa. "Ezagutzen den modurik mespretxagarriena erabilita izan da kaleratua; uztailaren 3an eguerdiko 12:00etan, kaleratua zegoela esan eta 14:00etan ez itzultzeko abisua eman zioten", diote lankideek.

Langilearendako eta lankideendako ezustekoa izan dela esan dute: "Horrela ezin da ez pertsona bat ez langile bat tratatu. Enpresa bateko egoera larriei aurre egiteko badaude beste mila era".

Lantegian egun bost langile daude eta horietatik hiruk egin dute lanuztea; beste biak nagusiak dira. Langileek Ela eta Lab sindikatuetako hainbat ordezkariren elkartasuna izan dute.

Enpresatik esan dute lan gutxiago dagoelako kaleratu dutela langilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak