Bukatu dituzte Bergarako Bolu auzoko ur-biltegiko lanak

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko uzt. 17a, 10:23
Dagoeneko bukatu dituzte Bergarako Bolu auzoa urez hornituko duen ur-biltegia eraikitzeko lanak. 1.000 m3-ko –milioi bat litro– ur-biltegia egin dute: batez beste 24 orduko kontsumoari dagokion ur bolumena gehi suteei aurre egiteko erreserba gordetzeko ahalmena du. Horrekin, 1.755 lagun hornituko dituzte, Bolu auzoan.

Gaur egun udal banaketa saretik hornitzen da Boluko auzoa eta ura etxebizitza altuetara iristeko motoponpak erabili behar izaten dituzte bizilagunek uraren presio txikiarengatik. Ur biltegiarekin ez da motoponpen beharrik izango eta uraren hornidura zuzenean biltegitik egingo da. Ur-biltegia eraikitzeko lanak erabat bukatuta dauden arren, ez dute martxan jarriko etxerainoko loturak aldatu arte.

Lanon aurrekontua 781.000 eurokoa izan da eta Ur Partzuergoak eta Aldundiak ordaindu dute %50era.

Kolektoreko lanak bukatuta

Bergarako ur zikinak batuko dituen kolektorea jartzeko lanak ere bukatu dituzte. Kolektore sare osoak 13.230 metroko luzera du eta guztira 17.774.000 euroko aurrekontua (Aldundiak eta Ur Partzuergoak erdibana ordaindu dituzte). Lanok hiru fasetan egin dituzte: lehenengo fasean Mekolalde-San Lorentzo industrialdea tartea eta Osintxuko adarra egin zuten; bigarrenean, San Lorentzo industrialdea-Bideberri tartea eta San Juango adarra egin zuten eta hirugarrenean, Bideberri-Ibarra tartea egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak